Category Archives: Blogroll

Desastre en el Mediterráneo

La situación de la merluza, la anchoa, la cigala o la bacaladilla se está poniendo cada vez peor. Así lo cuenta un artículo reciente de El País. Según Oceana y Fundación para la Justicia Medioambiental (EJF en inglés) –dice el diario–, la Comisión Europea calcula que el 63% de las especies del Atlántico Norte, las aguas que bordean la UE por el oeste y el norte, están sobreexplotadas.

Pero ser una especie mediterránea es aún peor: el abuso, la pesca insostenible, afecta al 82% de las especies. La Agencia para la Alimentación y la Agricultura de la ONU (FAO) ha calculado que entre 1998 y 2002, con los datos de un 75% de los desembarques, el 14,1% de la producción mundial (unos 11 millones de toneladas) procedía de poblaciones subexplotadas o moderadamente explotadas; el 57,3% (unos 41 millones de toneladas), de poblaciones totalmente explotadas; el 13,7% (alrededor de 18,4 millones de toneladas), de poblaciones sobreexplotadas; el 7,6% (en torno a 10,2 millones de toneladas), de poblaciones agotadas o en recuperación.

¿No es hora de dejar descansar algunos caladeros y tratar de que se recuperen?

«Ez nau ezerk beldurtzen, edonor elkarrizketatzeko gai naiz», Perfil en Hitza

Miren Gutierrez  – Kazetaria

Amaratarra zazpi urtez IPS albiste agentziako buru izan bada ere, emakumeek hedabideetan botere gutxiegi dutela uste du.

maitane aldanondo

Nazioarteko albiste agentzia batean zuen editore buru postua utzi, eta jaioterrira itzultzeko ordua zela erabaki zuen orain hilabete batzuk Miren Gutierrezek (Amara Berri, 1966). Munduko hainbat txokotako gertaeren berri ematen bi hamarkada igaro ondoren, ahal duen neurrian, hiria berriro ezagutzen ari da.

Zergatik aukeratu zenuen kazetaritza?

Haurra nintzenetik idatzi nahi izan dut. Filologia ikasi nuen eta kazetaritza errealitatea kontatzeko aukera ona izan zitekeela jabetu nintzen. Ikasle nintzela, hainbat idazleri egindako elkarrizketak argitaratu zizkidaten, baina ezin izan nion horri jarraipena eman. Argi nuen kazetari izan nahi nuela, baina ez nuen kazetaritza ikasi.

24 urterekin Hong Kongera joan, eta EFE agentziako korrespontsal izan zinen zazpi urtez. Zer ekarpen egin zizun bizipen horrek?

Zorte handia izan nuen. Senarrarekin Hong Kongera joan nintzen eta bi astetan lana aurkitu nuen. Kazetari bilakatzea eman zidan Hong Kongek, eta albiste agentzian lan egiteak, ondo, zuzen, azkar eta beharrezko informazioarekin idazteko diziplina. Egunean 12 albiste idaztera iritsi naiz! Denetariko gaiei buruz idatzi beharrak, aldaberatasunaz gain, segurtasuna eman zidan. Ez nau ezerk beldurtzen, edonor elkarrizketatzeko gai naiz. Bestalde, oso ezezaguna zitzaidan munduko zati bat ezagutu, eta oso gustura sentitu nintzen.

Nola eragin dio zure ibilbideari?

Asko markatu ninduen, mundua ulertzen lagundu dit. Panamara joan nintzenean, nire eskarmentuarengatik, La Prensa egunkariaren ekonomia sailean lana eman zidaten. Hong Kongen idazten nuen gai, iturri eta pertsona bertsuez ari nintzela ohartu nintzen. Asian lortutako nazioarteko ikuspegiak baldintzatu ninduen eta Latinoamerikan gertatzen ari zena ulertzen lagundu zidan; egun, Txina Afrikan egiten ari dena ulertzen laguntzen didan bezala.

Egindako lanetatik zein nahiago duzu?

Liluragarriena Panamakoa izan zen, ikerkuntza kazetari bilakatu bainintzen. Ustelkeria, diru zuritzea… ikertu nuen eta gure erreportajeek eragin handia izan zuten herrialdean eta handik kanpo, ondorio legalak eraginez. Benetako kazetari egin ninduen eta hori da nire lan gustukoena. Hala ere, berriro egingo nukeen ez dakit; intentsitate handikoa da eta denbora guztia hartzen dizu. Orain gutxi eskaintza egin zidaten, baina areriotasun, zailtasun eta baita arriskuz ere betetako mundu horretan berriro sartzeko nekatuta nago.

Marc Harris diru zuritzaileari buruz Panaman egindako ikerketan oinarrituta, La ciudad de las cigarras liburua idatzi zenuen. Zergatik aukeratu zenuen gertakari hori?

Lagun batek eman zidan ideia, gertakariaren berri eman nionean «hori ezinezkoa da, eleberria da» esan zidan. Ideia horri jarraituz, pentsatzen, oharrak hartzen eta idazten hasi nintzen.

Beste libururik idazteko asmorik ba al duzu?

Trilogia bat egin nahi dut Panamari buruz, hiru kasu interesgarri identifikatu bainituen. Lehen eleberri hori Karibeko diru zuritzaile garrantzitsuenean oinarritzen da. Beste bat, Panaman espioitzaren buru zen Samantha Smithi buruzkoa da. Txinatar etorkin ilegalei buruzko kasu batean iturri oso garrantzitsua izan zen. Negozioaren burua, Panamako presidentea zen, bere kanpainaren diru laguntzak pasaporteekin ordaintzen zituen! Azkena, Mobil petrolio enpresari buruzkoa. Honek gobernua erosi zuen kanalean kontzesioa izateko.

Abendua arte, zazpi urtez, International Press Service albiste agentziako editore burua izan zara. Nola iritsi zinen Erromara?

Kasualitatea izan zen. Panama utzita, New Yorken nenbilen hainbat argitalpenentzat kazetari independente gisa lanean. Lagun batek nire curriculuma bidali zien, hautaketa egin zuten eta aukeratu ninduten. Egiten duten kazetaritza mota oso interesgarria iruditu zitzaidan. Giza eskubideak, globalizazioa, ingurugiroa, gizartea… lantzen dituzte eta lan egiteko ildoek bat egiten dute, nire ustez, kazetaritza independenteak izan behar duenarekin: konprometitua eta presio politiko nahiz ekonomikoetatik aldendua.

Zergatik erabaki zenuen uztea?

Denbora asko hartzen duen lana da, IPSk 330 tokitan dauden 400 kazetaritik gora ditu. Oso lotua da. Zazpi urtetan, eman beharreko guztia emana nuela pentsatu nuen, eta Donostiara itzultzeko une ona zela. Arrazoi pertsonalengatik ere, etxera etorri nahi nuen.

Emakumeek hedabideetan aginte postua izatea ez da ohikoa…

Gai honi buruz idatzi izan dut oso interesgarria iruditzen zaidalako, eta nahiko ezkorra naiz. Zergatik gara komunikabideetan aipatzen diren iturrien %20 bakarrik? Laurdena garelako agintari edota jabeak. Komunikabideak goitik behera hartzen dituen joera da; eta garrantzia handia du nork zer idatzi, nola idatzi eta nor elkarrizketatu erabakitzean. Iraganeko ikuspuntua iruditzen zait. Urte gehiago bizi eta hobe heziak bagara, ¬gehiengoa gara unibertsitatean¬ botere gehiago izan beharko genuke. Ekonomia alorrean ez dugu, eta politikan, gehixeago, baina ezta ere.

Aginte postuan emakume bat egoteak aldatzen al du hori?

Ikuspegi femeninoa dagoenik ez dut uste. Egun, bizitza, errealitatea eta norbanakoak oso bestelakoak dira eta gero eta askatasun handiagoa dago norbera dena izateko. Bakoitzak gure bizipenak, hezkuntza, kultura… ematen dizkiogu kazetaritzari.

Nola ikusten dituzu hedabideak?

Arrazoi ekonomikoengatik oso politizatuta daudela uste dut; enpresari mesede egiteko gauza batzuk ikertzen eta beste batzuk ez. Gure burua suntsitzen ari gara, kazetaritza kaskar honekin. Orain 20 urte hasi nintzeneko mundua, jendeak automatikoki egunkaria erosten zuena, ez da existitzen. Ez badugu ikertuko ezta egia esango… ez bagara justu, zintzo ezta independente izango… agintea kritikatu eta aztertuko duen laugarren botere izango ez bagara… zertarako gaude? Soberan gaude. Hausnarketa hori ez dela egiten uste dut. Beharrezkoak garela erakutsi behar dugu, boterea garela eta erabil dezakegula.

Zer lanetan zabiltza orain?

Mar Viva fundazioaren komunikazio zuzendaria naiz. Oso bestelako lana da, baina ingurugiroa eta itsasoaren babesa oso interesgarria iruditzen zaizkit. Fundazioak, besteak beste, dokumentalak egiten ditu, eta horietako bat Aquariumera ekarriko dugu Aste Nagusian.

 

Bakoitzak gure bizipenak, hezkuntza, kultura… ematen dizkiogu kazetaritzari

 

DI-DA BATEAN

Eman nahiko zenukeen albistea.

Eman nahi nituen guztiak eman ahal izan ditut.

Eman nahiko ez zenukeena.

Albiste txar guztiak. Antzerti munduaz idatzi nahiko nuke, ezer txarrik ez dagoela esan nahiko bailuke.

Zer bota duzu faltan hiritik? Sendia, janaria, txokoak… dena.

Nola ospatu duzu San Sebastian eguna, kanpoan zinenean.

Gogoratuz, nagusiki. Testuingurua eta ordua hain izan dira bestelakoak batzuetan…

Hiriko paisaia edo donostiarrak.

Biak. Paisaiak herritarrak moldatu dituela esango nuke.

Izandako tokietatik zer ekarriko zenuke hirira?

Ikuspegi globalagoa. Hiri sofistikatua da, baina kosmopolitagoa izatea nahiagoko nuke.

Toki horietan hiria ezaguna al da?

Iraganean indarkeriak ezagun egin du, baina gero eta gehiago gauza onengatik ezagutzen dute. Lagun italiar baten jatetxe gustukoena La chuchara de San Telmo da.

 

El hombre que abría tumbas

ESPAÑA
Miren Gutiérrez entrevista al médico forense español FRANCISCO ETXEBERRIA

Francisco Etxeberria: La acusación a Garzón es “un retroceso en la conquista de las libertades”

SAN SEBASTIÁN, España, may (IPS) – El trabajo de Francisco Etxeberria levanta ampollas y provoca odios. Y cuando el famoso juez Baltasar Garzón fijó su atención en él, arreció la polémica. Este forense lleva 200 fosas comunes abiertas y 4.800 esqueletos exhumados en toda España desde 2000.

“Mientras los familiares lo quieran, nosotros buscaremos”, dijo Etxeberria en una conferencia en el marco del VIII Festival de Cine de Derechos Humanos de San Sebastián, donde se exhibió la película “Los caminos de la memoria”, que explora la amnesia existente para con la historia de los perdedores de la Guerra Civil Española (1936-1939).

“Los tres derechos de las víctimas son verdad, justicia y reparación, y esto no se ha cumplido” para unos 200.000 desaparecidos y asesinados de la guerra y la posterior dictadura de Francisco Franco, que terminó en 1975. “No creo que encontremos a todos, es imposible”, dice Etxeberria.

Con la aprobación de la ley de la memoria histórica de 2000, y la denuncia de un hijo que había perdido a su padre, Etxeberria comenzó a excavar en Priaranza del Bierzo, en la norteña provincia de León. Se desenterraron 13 civiles fusilados en los comienzos de la guerra. Era la primera excavación científica realizada en España, más de 70 años después de que empezara la contienda.

Casi sin apoyos políticos ni financieros, el equipo liderado por este profesor de medicina forense de la Universidad del País Vasco ha incluido a decenas expertos voluntarios de todas partes del mundo.

Según Etxeberria, con la ley se trataba de “pasar de la verdad a la reparación, pero nadie quiere meterse en la justicia”. Excepto el juez Garzón, quien se apoyó en esta investigación para su causa sobre la memoria histórica de Guerra Civil Española y el franquismo, la misma que le valió un pase al banquillo de los acusados.

Etxeberria habló con IPS de los retos de este proyecto.

IPS: ¿Cómo funciona?

FRANCISCO ETXEBERRIA: Siempre lo hacemos a solicitud de los familiares y excepcionalmente a petición de algunos ayuntamientos. En todos los casos notificamos a la autoridad judicial el deseo de los familiares de investigar. Y en general estas autoridades desestiman las reclamaciones bajo el argumento de que los hechos han prescrito.

De todos modos, en la investigación aplicamos los principios universales de la criminalística y generamos informes en formato de documento pericial que puedan tener una trascendencia administrativa.

Read more…

In English

Crédito: Íñigo Royo/IPS